SINADURA BILKETA

firmas-haurrekola
Lee para ver las alternativas que se plantean…

Orain egun batzuk esan genizuen bezala, herritarrak Galdakaoko  Udalak Lehendakari Agirre plazan egin nahi den haurreskolaren aurka agertu dira. Proiektuaren informazio zehatza jasotzeko bilera baten zain gaude, bitartean, haurreskolaren kokalekua lekuz aldatzeko sinadura bilketari ekin diogu. Gaiari dagokion zehaztapen gehiago aurkeztuko dizuegu inprima dezazuen eta ahal izanez gero, sinadurak jaso ditzazuen. Sinadura horiek kalean jarriko diren mahaietan utzi ditzakezue. ESKERRIK ASKO.

HAURRESKOLAREN KOKAPENARI EZ

Argi gera dadila, sinadurak EZ DIRELA HAURRESKOLAREN ERAIKUNTZAREN AURKAKOAK, BAIZIK ETA KOKALEKU ALDAKETA ESKATZEKO egokiagoa izango den beste batengatik. EGUNGO HAURRESKOLAK ORDEZKOA BEHAR DU. Hona hemen funtsezko arrazoiak eta bestelako xehetasunak biltzen dituen artikulua:

Klikatu hemen artikulua irakurtzeko

LEGALA ETA EGOKIENA EZ DA GAUZA BERA

Ez dugu zalantzan jartzen proiektuaren “legalitatea” eta ziur gaude, araudia betetzen duela

Baina udalaren web gunean 2016/02/18ko berri baten irakur zitekeen bezala, badago Haurreskolak Partzuergoaren txosten bat (2015/03/23) proiektu honen bideragarritasuna zalantzan jartzen duena. Ildo horretatik, udalak txosten bat eskatu dio Partzuergoari proiektuarekin bat egin dezan. Eta… zer gertatuko da Partzuergoak ez badu bat egiten?

TXOSTENAREN ESKAERARI BURUZKO 2016/02/18KO BERRIAK IKUSI

Baina, arau guztiak bete arren (ez dut uste inongo erakunderik aurka jarriko denik), komenigarria al da hor eraikitzea egokiagoak deiren beste kokaleku batzuk daudenean? Lehengo baten esan genuen bezala; – Tentsio altuko saren baten azpian eraikitzeko baimen guztiak izan arren, gure senak beste leku baten eraikitzera eramango gintuzke. Ala, ez?

HAINBAT AUKERA

alternativas haurreskola galdakao alternativas haurreskola galdakao alternativas haurreskola galdakao alternativas haurreskola galdakao alternativas haurreskola galdakao alternativas haurreskola galdakao alternativas haurreskola galdakao alternativas haurreskola galdakao alternativas haurreskola galdakao alternativas haurreskola galdakao

Gune hauetako hirigintza planak ez ditugu ezagutzen, ezta “agian, noizbait” Galdakaora helduko den metroak nola eragin dezakeen. Baina bi arrazoi hauek kontuan hartu gabe, aukera bi hauek:

  1. Hobeak dira aireztatze eta argiztatze naturalari dagokionez.
  2. Gure seme-alabak, plaza gorrian ez bezala, ezezagunen begiradetatik babestuago egongo dira.
  3. Herrian espazio berriak sortuko lirateke negozio berriak sortzeko aukerak handituz.
  4. Merkeagoak dira, plaza gorrian eginez gero, orain bertan dagoen ekipamendua bota beharko bailitzateke.
  5. Haurreskola 1,20m lurperatuta sor daitezkeen hezetasunak ekidingo lirateke.

KARRANTZAKO HAURRESKOLA 2015EKO IRAILEAN

2015eko irailean Karrantzako haurreskolan eginiko argazki hauetan ikus dezakegu, zelako hezetasun arazoak egon daitezkeen haurreskola “zertxobait” lurperatuz gero.

haurreskola-karranza-sept2015 haurreskola-karranza-sept2015 haurreskola-karranza-sept2015 haurreskola-karranza-sept2015 haurreskola-karranza-sept2015 haurreskola-karranza-sept2015 haurreskola-karranza-sept2015

Nork ziurtatuko digu Haurreskola berriak horrela amaituko ez duenik? Nork ziurtatuko digu hemendik urte batzuetara gure seme-alabek hezetasun hori arnastuko ez dutenik?

Hasieran, ziur gaude, haurreskolak inolako hezetasun arazorik ez duela izango. Baina, arrisku hauek egonda arduratsua al da haurreskola hor egitea beste aukera batzuk baztertuta?

SINADURA BILKETA

Asmoa dugu, laster, sinadurak biltzeko mahaiak kalean jartzeko. Hala ere, lagundu nahi bagaituzu eta artxiboa etxean inprimatzeko (edo deskargatu eta kopia-dendara eraman) aukera baduzu, lanean hasi zaitezke hemen baituzu artxiboa. Sinadurak aipatutako mahaietan utzi ahalko dituzue esango zaizkizuen egunetan.

SINADURAK-FIRMAS (DOC. Descargable)

BERRIRO DIOGU

Ez gaude Haurreskola berriaren proiektuaren kontra. Aukera hobeak egonik, horrek ez gaitu asetzen. Herritarrek, sinaduren bidez, gurekin bat egiten duten esatea nahi dugu; guztion artean gure herriarentzat egokiagoa izango den haurreskola lortzeko asmoz.

Galdakaosemueve.org-en IRITZIA

Plaza gorriari erabilpen handiagoa ematearekin ados gaude. Baina, gune horretarako komun publikoak egiteko proiektua hobea dela pentsatzen dugu. Ez baitzaigu gustatzen tabernetan sartzea gure haurrek txiza edo kaka egin behar duten bakoitzean, ezta egin behar hauek inguruko zuhaitzetan egitea ere. Ez al da horrela?

Agur bero bat guztiontzat

Galdakao. Todo lo que ocurre en el pueblo, y lo que no también.